2008/09/29

Irakasleentzako WQ


Eta beste WebQuestaren aurkezpena doa. Nahiz eta Magisteritzako ikasleei prestatuta egon, egokia izan daiteke irakasleekin ere garatzeko. Lau irakasle-talde osatu eta gero, bakoitza pertsona paper batean sartzen da eta, bere argudioak eman behar ditu eskola kontseilu batean jarrera desberdinak aiderazteko. Helburua Kulturartekotasunaren oinarriak ezagutzea da, aldi berean, hausnarketa eta eztabaida eginez. Personaiak hurrengoak dira:

  • Konpensatoriako irakasle (hemen HIPIa izan daiteke)
  • Familien ordezkaria
  • Orientatzailea
  • Zuzendaria

Pixka bat korapilotsua da, baina adibide ona ikastetxean proposatzeko. Egilea: Enrique Javier Díaz.
La educación intercultural

Maileguz mailegu


Itziar Dourte, Yolanda Peña eta Teresa Isasi aurkeztu nahi dizudan WebQuestaren egileak dira. Izenburua: "Un préstamo, dos préstamos..."
WebQuest honetan, Hegoamerikarekiko hizkuntz-harremanak eta maileguak aztertzen dira eta ikasleek, bere iraganean eta gaur egunean ikerketa eginez, azkenean mailegu-hiztegi bat egin behar dute euskera, gaztelania eta ingeleseko sarrerekin. Lana lau jardueretan banatzen da eta bikoteka egiteko planteatuta dago. Maila: DBHko 2. zikloa, materia: gaztelania.

2008/09/09

Prestakuntza gehiago


Kurtsoaren hasieran Bizkaia mailan emango den prestakuntzaren berri ematen dizuegu,

1.- IKASTETXEKO KULTURARTEKO HEZKUNTZA
PROIEKTUAREN IRAKASLE –LAGUNTZAILEENTZAKO HASIERAKO PRESTAKUNTZA PROPOSAMENA
Data: Irailaren 17an
Non: Bilboko Berritzegune Nagusian.
Ordua: 10etatik 14:30tara.


2.-
HIZKUNTZA INDARTZEKO PROGRAMAREN IRAKASLE BERRIENTZAKO HASIERAKO PRESTAKUNTZA
Data: irailaren 22an eta eta 23ean
Non:Gasteizko berritzegunean

Bien informazioa gutun baten bidez helduko da ikastetxeetara. Han gaiordena eta edukinak zehaztatuko dira. Bitartean, nota hartu.

2008/09/08

Berriro martxan



Agur oporrak, ongietorria ikasturte berria, bai, pilak kargaturik hasi nahi dugulako. Beraz, datorren irailaren 16an lehenengo bileraren deialdia egiten dizuegu:

  • 9:30-11:00. HIPI berrientzat soilik, oinarrizko prestakuntza eta informazioa jasotzeko eta elkar ezagutzeko.
  • 11:30-13:30: Berriak eta beteranoak elkartuko gara, programazioarako materialak eta ikasturtearen planifikazioa izango dira gaiak.
TOKIA: Leioako Berritzegunea
NORI Dagokio: Eskualdeko irakasleak

Bitartean, ez larritu, aste honetarako material batzuk, hasteko, gure HIPIWIKI berrian dauzkazue. Laster arte.

2008/07/07

FETE-UGT-ren ikerketa


FETE-UGT bere "aula intercultural" atariaren bidez, egindako ikerketaren informazioa jartzen digu. Ikerketan, autonomi elkarte guztietan ikasle etorkinen arreta aztertzen da, hizkuntzari dagokionez, hau da, hizkuntz indartzea nola egiten den. Bere irakurmena merezi du hezkuntz sistema desberdinen funtzionamenduan jakinaren gainean egoteko.

Informe La atención al alumnado inmigrante con desconocimiento del idioma vehicular en las distintas Comunidades Autónoma